HasieraPlanoa
ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA
KUDEAKETA, PROIEKTUAK ETA ERAIKUNTZA-LANAK
> Hasiera > Aurkezpena> Zerbitzuak > Egindako lanak > Partekatu fitxategiak > Harremanak
Aurkezpena Behera kargatu Flash plugina
Gure irizpide profesionalak

Arkitektura diseinuaren eta lanak teknikoki egikaritzeko bideen EZAGUERA, baita hirigintzako kudeaketarena eta indarreko legeena ere, zuen beharren araberako konponbide bideragarriak bermatzeko lagungarri dugun jakintza, hain zuzen.

Diseinuaren eta funtzionaltasunaren arteko orekan oinarritutako SORMENA, gure arkitektura bioklimatiko eta iraunkorra gauzatzeko teknologia berrien bidez tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituena.

KOHERENTZIA berme handiko baliabideak, sistemak eta materialak erabiltzean, jarduera bakoitzaren berezko ezaugarrien arabera kalitatearen eta prezioaren arteko oreka ezin hobea lortzera begira.


Argazki galeria
 

Gure arkitektura bulegoak 25 urtetik gorako eskarmentua du eraikuntza eta urbanizatze proiektu eta lanetan. Eskarmentu horretan eta bezeroaren arabera pertsonalizatutako zuzeneko harremanetan oinarrituta, kalitatezko zerbitzu profesionala eta aholkularitza espezializatua zure esku jartzen ditugu.

Markinan eta Eibarren gaude eta, oro har, zerbitzu ematen dugu Lea-Artibain, Durangaldean eta Busturialdea-Urdaibaiko eskualdeetan, Bizkaian, eta Debagoienan eta Debabarrenan, Gipuzkoan. Halere, Euskadiko beste hainbat tokitan eta inguruetako erkidegoetan ere bideratu ohi ditugu proiektuak.

Gure zerbitzu profesionalak partikularrei, sektore pribatuko sustatzaileei zein herri administrazioetako erakundeei ere eskaintzen dizkiegu.

Profesional adituekin eta enpresa espezializatuekin sistematikoki lan egiten dugunez, zerbitzu osoa eskaintzeko gai izatearekin bat, gure jardueraren garapenean sartzen diren eragile guzti-guztiak ongi koordinatzea ahalbidetzen dugu.

Gure bezeroekin dugun hartu-emana

Gure bezeroekin dugun harreman onaren atzean hartu-eman bizia dago, kontratatutako prozesuetan zehar beraien beharrak eta guk proposatutako konponbideak bat etor daitezen nahitaezkoa dena.

Horra hor gure konpromisoa, fase guztien plangintza zure eskakizunetara egokituz garatzea eta ezarritako epe eta aurrekontuak behar bezala betez aritzea.

Hasiera|Aurkezpena|Zerbitzuak |Egindako lanak |Partekatu fitxategiak |Harremanak
URBITARTE 9, beh. 48270 MARKINA - Tel.: 946167826 - Faxa: 946167594 - Sakelakoa: 629389163
ERREBAL 16,1. ezk. 20600 EIBAR - Tel.: 943208441