HasieraPlanoa
ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA
KUDEAKETA, PROIEKTUAK ETA ERAIKUNTZA-LANAK
> Hasiera > Aurkezpena> Zerbitzuak > Egindako lanak > Partekatu fitxategiak > Harremanak
Zerbitzuak Behera kargatu Flash plugina
Gure irizpide profesionalak

Arkitektura diseinuaren eta lanak teknikoki egikaritzeko bideen EZAGUERA, baita hirigintzako kudeaketarena eta indarreko legeena ere, zuen beharren araberako konponbide bideragarriak bermatzeko lagungarri dugun jakintza, hain zuzen.

Diseinuaren eta funtzionaltasunaren arteko orekan oinarritutako SORMENA, gure arkitektura bioklimatiko eta iraunkorra gauzatzeko teknologia berrien bidez tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituena.

KOHERENTZIA berme handiko baliabideak, sistemak eta materialak erabiltzean, jarduera bakoitzaren berezko ezaugarrien arabera kalitatearen eta prezioaren arteko oreka ezin hobea lortzera begira.


Argazki galeria
 

Hona hemen eskaintzen dizkizugun ZERBITZUAK:

- Oin berriko obren egikaritze-proiektuak eta zuzendaritza, birgaikuntzak, handitze-lanak eta berrikuntzak ondoko kasuetan:

    • Urbanizatze eta obra zibileko lanak
    • Bizitegi-eraikin kolektiboak
    • Familia bakarreko etxebizitzak
    • Ekipamendu eta hornidurak
    • Industria-nabeak
    • Merkataritzako lokalak
    • Barne-diseinua eta dekorazioa
    • Nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioak

- Mota askotariko hirigintza-lizentzien kudeaketa: obrak, jarduerak, lursailak eta halakoak.

- Gremioen kontratazio eta koordinazioa obrak egikaritzeko.

- Higiezin mota orotariko merkatu-balioak zehaztea eta hipoteken tasazioak egitea.

- Peritazioak eta zuzenbidezko txostenak.

- Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT).

Gure bezeroekin dugun hartu-emana

Gure bezeroekin dugun harreman onaren atzean hartu-eman bizia dago, kontratatutako prozesuetan zehar beraien beharrak eta guk proposatutako konponbideak bat etor daitezen nahitaezkoa dena.

Horra hor gure konpromisoa, fase guztien plangintza zure eskakizunetara egokituz garatzea eta ezarritako epe eta aurrekontuak behar bezala betez aritzea.

Hasiera|Aurkezpena|Zerbitzuak |Egindako lanak |Partekatu fitxategiak |Harremanak
URBITARTE 9, beh. 48270 MARKINA - Tel.: 946167826 - Faxa: 946167594 - Sakelakoa: 629389163
ERREBAL 16,1. ezk. 20600 EIBAR - Tel.: 943208441